Badator Korrika!

Larunbat honetan, martxoak 23, KORRIKA, Ordiziatik igaroko da, eta gurekin batera parte hartzera
animatu nahi zaitugu! Baina badakizu zer den KORRIKA?

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen
aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Antolatzailea AEK da, euskararen irakaskuntzan eta normalizazioan lan egiten duen erakundea.
Lehenengo korrika, 1980. urtean ospatu zen, eta ordutik, bi urtean behin ospatzen da.

KORRIKAren oinarria errelebo-lasterketa egitea da Euskal Herri osoko herrietan barrena, elkarri
lekukoa eman bitartean. Lekukoaren barruan mezu bat eramaten da, ibilbidearen amaieran jakitera
ematen dena.

Aurtengoa 23. KORRIKA da, eta 2024ko martxoaren 14an hasi zen Irunen. Martxoaren 24an Baionan bukaera emango zaio KORRIKARI, lekukoaren mezua irakurriz. 11 egunez, 24 ordutan, korrika, gelditu gabe, euskararen alde! Korrika zuzenean ikusteko, egin klik hemen.

Martxoaren 23an Ordiziatik igaroko da, eta Urdaneta ikastetxeak eta Urdanetarrak Guraso Elkarteak lekukoa hartuko dute eskola inguruan. Zuk ere gurekin parte hartzea nahi dugu!

Hitzordua: 11:30etan, IDOIAGA PLAZAN (La Paz taberna parean)

ZATOZ EUSKARAREN ALDE KORRI EGITERA!

Este sábado 23 de marzo KORRIKA pasará por Ordizia y queremos animaros a participar con
nosotras! Pero ¿sabéis qué es KORRIKA?

KORRIKA es una gigantesca iniciativa a favor del euskera que se realiza por toda Euskal Herria. Su
objetivo es fomentar la concienciación a favor del euskera y recaudar fondos para reforzar el trabajo
diario de los euskaltegis. La entidad organizadora es AEK, que se dedica a la enseñanza y normalización del euskera.

La primera carrera se celebró el año 1980, y desde entonces se celebra cada dos años. La KORRIKA se basa en la celebración de una carrera de relevos por pueblos de todo Euskal Herria, mientras se pasa el testigo. Dentro del testigo se lleva un mensaje que se comunica al final del recorrido.

La Korrika de este año es la edición nº23, y comenzó el 14 de marzo de 2024 en Irún. El 24 de marzo se dará por finalizada la KORRIKA en Baiona, leyendo el mensaje del testigo. ¡11 días, 24 horas, corriendo, sin parar, a favor del euskera! Para verlo en directo, haced click aquí.

El 23 de marzo pasará por Ordizia, y el colegio Urdaneta y la AMPA Urdanetarrak tomarán el testigo cerca de la escuela. !Ven a correr con nosotras!

Cita: 11:30 en la PLAZA IDOIAGA (frente al bar La Paz)